XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiri izaerako lurren balioa gehitzea
Eraikuntzak, instalazioak eta lanak
Hirigintzako baimena
Establezimenduak irekitzeko baimena
Ur horniketa
Zaborrak jasotzea
Saneamendu zerbitzua

Txingudiko Uren Mankomunitateak Irun eta Hondarribiko Udalen ur-horniketa eta saneamendu zerbitzuak kudeatu ditu 1990etik 1992ra.

Mankomunitatearen dirusarrerak, bi udal horien datuak gainerakoekin erkatu ahal izateko, Hondarribiko eta Irungo Udalen artean banatu dira, udalerri bakoitzaren biztanleen arabera.

Aipatu zenbatekoak, homogenizazioarekin adostasunean, erantsi dira 2.1 apartatuko dirusarrerenak (3. kapitulua) nahiz gastuenak (2. kapitulua).

Gainerako apartatuen kasuan, baliabide ez-finantzario arruntaren moduan eta erabilera ez-finantzario arruntaren moduan erantsi dira.

Erasketak ez die erasan emaitzen kontzeptuei.

2.3 apartatuan stock aldagaiak adierazten dira, besteak beste, ekitaldia isterakoan kontabilizatutako egiteko dauden eragiketak, finantza-pasiboak eta diruzaintza.

Egiteko dauden eragiketen balioa nahiz diruzaintzako zenbatekoaren balioa aurrekontuko likidazioetatik zuzenean lor daitezke.

1984tik 1992ra bitartean, urtero izandako aldaketen metatze emaitza izango da urte bakoitzeko finantza-pasiboen zenbatekoa; zentzu horretan, kontzeptu horiei buruz hiru ohar egin behar ditugu:

1) azaldutako zifrak ez dagozkio ekitaldi amaieran geratzen diren pasiboei, 1984tik ekitaldi horretara arte metatutako pasiboei baizik;

2) pasibo-aldagaiei emaitzen eragiketak egozteko lehenago aipatutako metodoa hartu behar da kontuan (1.1etik 1.9ra bitarteko apartatuei buruzko iruzkinean itxitako ekitaldien pasibo-aldagaietaz ari gara, eta horien zifra lortzen da ...);

3) azkenik, udalen zorpetzea kuantifikatzeko aztertzen ari garen aurrekontuko pasiboen zifrak aurrekontutik kanpo daudenekin osatu behar dira.

Horrela bada, azaldutako taularen bitartez egindako aldagai honen bilakaeraren azterketa osotasun baten barruan zentzua duen gerturatze moduan ulertu behar da; aldiz, udal bakar bat kontuan hartzen dugunean azterketa hori kontu handirekin ikusi behar da.

2.4 apartatuan ikerketa honetan kontuan izan diren udalerrikako biztanle zifrak adierazten dira.

Datuak 1981eko eta 1991ko zentsuei eta 1986ko erroldari buruzkoak dira.

Urte horietatik kanpo eratu diren udalerrien kasuan, biztanle kopurua esleitzerakoan, banaketa espedientea izan da kontuan.

Beste horrenbeste egin da banatu den udalerriaren kasuan.

1987. urtera arte Ikaztegieta Hiruherrietako Udala zeritzanari zegokion, data horretatik aurrera, aldiz, Ikaztegietari Ikaztegietako Udala dagokio eta ez besterik.

Zenbait urtetako likidazio datuak falta dira, hala nola: Aiako 1984ko edo Aduna eta Zizurkilgo 1992ko datuak; horrelakoetan, ez dira udal multzoen eta udal guztien datuetan sartu udal horien biztanleak.

1991ko biztanleen zentsuaren kopuruaren arabera, Udalen ordena ezarri da eta 6 talde ezberdinetan elkartu dira, udal bakoitza talde horietako batean sartu delarik.

3.1 apartatuak guztizkoari, talde bakoitzari eta udal bakoitzari buruzko informazio-laburpena ematen du.

Harreman motak eta definizioak 3.1.0 taulan adierazten dira.

Informazio-laburpena 5 atal ezberdinetan banatzen da:

- 18 kontzeptuen hautaketa; horietatik 17 1.1etik 1.9ra bitarteko apartatuetatik atera dira eta 18.a zerga-dirusarrerari dagokio.

- 2.4 taulan adierazitako biztanle kopurua.

- Ratioak.

Baliabide ez-finantzarioen mota bakoitzeko garrantzia neurtzen du (zerga-dirusarrerak, transferentziak eta bestelakoak), baliabide ez-finantzarioen guztizkoarekiko.
Erabilerei dagokionean, erabilera ez-finantzario guztien gaineko kapital-erabileren portzentaia adierazten da, eta erabilera arrunten portzentai osagarria deduzitu daiteke.

Kaxako saldo ez-finantzarioa eta baliabide ez-finantzarioa lotzen dituen ratioak osatzen du taularen zati hau.

- Biztanlekako kontzeptuak 1990eko prezio iraunkorretan azaltzen den aldagaien hautaketa, gure ustez, orokorragoa eta esanguratsuagoa da, udalen nahiz urteen arteko erkaketa egiteko.

Hauek dira hautatutako aldagaiak: baliabide ez-finantzarioak, zerga-dirusarrerak, erabilera arruntak eta kaxako saldo ez-finantzarioa.

- Grafikoetan aipatutako biztanlekako kontzeptuak prezio iraunkorretan ematen dira eta beren taldekoekin eta guztizkoarekin erkatzen dira.

4.1 apartatuak Gipuzkoako udalek onartutako eta, halaber, herrialdeko Aldizkarian argitaratutako Udalen aurrekontuak, kapituluka zehaztuak, ematen ditu.

Gastu eta dirusarreren egoera eragiketa finantzario eta ez-finantzarioetan banatzen dira, eta, horien barruan, kapital-eragiketa eta eragiketa arruntetan.

4.2 apartatuak udalen eskumeneko mankomunitateen, erakunde autonomoen eta sozietate publikoen aurrekontuak ematen ditu, aurreko apartatuko bideari jarraituz.

5. Kapituluak udalen arautze ahalmenaren emaitzak, ordenantza fiskalen onarpenean oinarrituta, ematen ditu.